Immigrazio Zerbitzuak
2010az geroztik, hizkuntza zerbitzuaz gain immigrazio planak ere eskaintzen ditugu Emunen.
Azken hamarkadan migrazio mugimendua areagotu egin da eta, horren ondorioz, gaia kudeatzeko premia sortu da administrazioan, gizarte erakundeetan eta arlo pribatuan.
Immigrazioa eraginkortasunez bideratzeko aholkularitza eskaintzen du EMUNek. Immigrazio planen bidez gizartea berdintasunean eta pluraltasunean bizi dadin bultzatu nahi da.
EMUNek kulturartekotasuna integraziorako beharreko bidetzat jotzen du, arrazoi honengatik:
Kultura bakoitzak pentsatzeko, sentitzeko eta ekiteko modu desberdinak baditu ere, kulturartekotasunak desberdinen arteko elkar ulertzea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago immigrazioa.com helbidean daukazu.
Immigrazio planetako aholkularitzan kokatzen da ombupean bloga . Immigrazioa ikuspegi orokorrago batetik lantzen da aholkularitza honetan, atzerritik etorri direnen integrazioa bultzatu eta bertakoen elkarbizitza garatzeko, kulturartekotasuna eta eleaniztasuna oinarrizko printzipiotzat hartuta.