TELP

Zer da TELP tailerra?

Zenbatetan gertatu zaizu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hastean, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gazteleraz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela ondoren konturatzea?

TELP (Taller d´Espai Lingüístic Personal) tailerrari esker horrelako egoeretan dugun jokabideaz ohartuko zara eta naturaltasunez eta eroso  nola jokatu ikasiko duzu. Hobetzeko ditugun ohituretan eragiteko baliabideak eskaintzen dizkizugu,  ohitura eta esperientzia propioei arreta berezia jarriz. Izan ere, ingurukoen hizkuntz ohiturak euskalduntzeko, lehenik norberarenak aztertu eta  zuzendu beharko ditugu. Finean, euskaraz mintzatzeak ez digu zalantzarik sortu behar eta modu erosoan jarduteko aukera gure esku dagoela argi izan behar dugu.

TELPtailerrak ez dizu ez dakizunik erakutsiko; TELPak, duzun ezagutza beste modu batera antolatzen erakutsiko dizu. Begirada berri bat zeureganatzen lagunduko dizu eta zure hobetzeko dituzun aukerak lagungarri izango zaizu.

Esperentzia berriak ezagutu nahi badituzu ikusi gure bloga.

Jaitsi eskuorria.