Herrietako Planak
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, PLAN ESTRATEGIKOA, diseinatzeko laguntza metodologiko eta teknikoa bideratzen dugu, prozesu osoa gidatuz edota gune zehatzetan metodologikoki (herritarren parte hartzea, sormen prozesuak, praktika komunitateak, hausnarketa prozesuak, balorazio kualitatiboak…) eta teknikoki lagunduz (herritarren parte hartzea aktibatzeko, IRATI tresna betetzeko, diru laguntzak eskatzeko, ikuskapenak eta planen betetze mailak egiteko…)
Plan estrategikoak eta urteko kudeaketa planak diseinatzeaz gain, esparrukako planak
ere diseinatu eta kudeatzen ditugu, bai esparru horietan euskararen erabileran eraginez, bai euskara zerbitzuei laguntza tekniko eta metodologikoa eskainiz.
Besteak beste, hauek dira EBPNko esparruetan garatzen ditugun planak:
- Lan mundua: lan munduan euskararen sustapena, enpresetako planak eta merkataritza planak…
- Aisialdia eta Kirola: elkarteetako euskara planak, entrenatzaile, begiraleentzako motibazio saioak…
- Kulturgintza: kultura planak, kultur transmisioa…
- Euskalduntzea: etorkinentzako NIK ere EUSKARAZ LANEAN (NEL) egitasmoa (etorkinak euskarazko oinarrizko gaitasunez jabetu daitezen bultzatu nahi da eta horrekin batera,eurak kontratatzen dituztenekin etorkinen egoerarekiko sentsibilizazioa eta euren hizkuntza portaeran eragin nahi da).