Formazioa
Euskara formazio tradizionaletik at dauden ikastaro bereziak dira hauek, lanpostu konkretuetako hizkuntz eskakizunei erantzuten dietenak.
- Oinarrizko euskara ikastaroa : Euskaraz esandako gauzarik errazenak ulertu eta erabiltzen hasteko ikastaroa.
- Ohar eta e-mailak idazteko ikastaroa: E-mailak eta oharrak egoki idazteko gaitasuna lortzeko ikastaroa.
- Idatzi formalak lantzeko ikastaroa: Idatzi formalak idazteko gomendio eta arauak (gutunak, aktak, bilera deia, ziurtagiria…) lantzeko ikastaroa. E-mail bidez ere eman izan dugu.
- “Laneko euskara” trebakuntza ikastaroak: enpresen beharrei egokitutakoak (finantza erakundeetako langileak, administrariak, ekonomistak, langile teknikoak, monitore eta begiraleak, osasuneko langileak…)
- Euskaltzaindiaren arauak eta egitura jatorrak: Testuak sortzean edo itzultzean hitz eta egituretan izaten ditugun zalantzak argitzeko ikastaroa. Euskaltzaindiaren arauen berri zehatza izan eta zuzen erabiltzea da ikastaro honen helburua.
- Euskarazko baliabide eta tresna informatikoak: Interneteko baliabideak erabiltzen ikasiz, batez ere, idatzizko komunikazioa hobetzeko eta autonomiaz jarduteko ikastaroa.
- Merkatari eta ostalarientzat baliabide eta tresna informatikoak: “merkatari.net” eta bestelako baliabideak erabiltzen ikasiz, batez ere idatzizko komunikazioa hobetu eta autonomiaz jarduteko ikastaroa.
- Oratoria: jendaurrean hitz egitea. Aurkezpenak, bilerak e.a. prestatzeko.
- Barnetegiak: Lana euskaraz egin ahal izateko behar besteko trebetasuna lortzeko egonaldiak, batez ere mintzamenean.
- Mailaketak : Banaka nahiz taldeka, euskara maila ziurtatzeko probak.
- Laneko txostenen eta idazkien zuzenketak eta berrikusketak.
Ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatzagoa diptiko honetan aurkituko duzu.
Ikastaro pertsonalizatuak egiten ditugu; Enpresaren beharretara moldatutako ikastaroak; enpresako material erreala erabiltzen saiatzen gara.