Euskara Planak
Euskara planak enpresan euskara txertatzeko prozesu planifikatuak dira. Prozesua osotasunean lantzen du euskara planak, baina hemen, operatibotasunaren izenean planaren faseak bereiziko ditugu. Euskara planak beste edozein planek bezala 4 fase ditu:
- Diseinua: inplementazioan zer egingo den prestatzen da eta bi zati izan ohi ditu:
- Diagnostikoa: egoera zein den aztertzeko
- Helburua eta ekintzak zehaztea: diagnostikotik abiatuta, zer lortu nahi den eta nola egingo den jasotzen du.
Ondoren egitura sortzen da, inplementaziorako beharrezkoa izango dugun egitura definituko dugu.
- Inplementazioa: plana gauzatzeko fasea da.
- Ebaluazioa: etengabea izan behar da, jarri ditugun helburuak lortu diren ala ez aztertzeko eta lana behar bezala egin den jakiteko.
- Ekintza zuzentzaileak: ebaluaziotik ateratako hutsuneak konpondu eta aurrera begirako ekintzak proposatzeko.
Euskara planaren zikloaren iraupena zehazteko enpresen planifikazioan errotuta dagoen metodoa erabiltzen dugu, plangintza estrategikoarena. Plan estrategikoaren bitartez 4-5 urtetako helburu estrategikoak zehazten dira eta horretan oinarrituta egoten dira gero urterako kudeaketa planak ekintza plan zehatz eta guzti.
