Administrazioko Erabilera Planak
Erakunde bakoitzaren behar eta errealitatera egokitutako planak:
diagnostikoak eta diseinuak:
Gure metodologiak hainbat bide lantzeko aukera ematen du, betiere oinarri
hauekin: sistematikoa, parte hartzailea, pertsonalizatua eta malgua.
Aukera ezberdinak aipatu baditugu ere, biderik logikoenaren ibilbidea hau izatea da:
1- AURRELANAK: Erakundearen edota erabilera planeko langileen planak.
2- DIAGNOSIA: datu bilketa eta balorazio kualitatiboa.
3- PLAN ESTRATEGIKOAREN DEFINIZIOA: epealdia, helburuak, adierazleak.
4- KUDEAKETA PLANA: urteko helburu eta ekintzak.
Planen inplementazioa:
Kudeaketa planaren ekintza guztiak bideratzen laguntza eskaintzen dugu edo, bestela, atal zehatzak lantzeko aholkularitza eta lan teknikoak bideratzen ditugu, adibidez:
-
Lanpostuko eta taldeetako trebakuntza – azterketa komunikatiboak
-
Ordenantzen hedapena, jarraipen sistema
-
Hizkuntza irizpideak
-
Motibazio planak eta saioak
-
Euskararen erabileran eragiteko planak: euskara planen erakundetzea (“lidergo eraldatzailea”ren paradigmaren lanketa, lanpostu estrategikoen parte hartzea, langileen parte hartze dinamikak, sailetako erabilera planak, ahozkoan eta idatzizkoan eragiteko metodologia…)
Erakundeetako hausnarketa estrategikoak
Administrazioko erakunde baten nahiz departamendu baten hausnarketa estrategikoak dinamizatzea eta bideratzea.