Hizkuntza Zerbitzuak

Lan munduan, enpresaren zein administrazioaren esparruan, ibilbide luzea dugu Hizkuntza Zerbitzuak eskaintzen; ezagutza handia, eta antolamendu eta egitura sendoa.

Arlo sozioekonomikoa gure gizartearen motorra izanik, EMUNen berebiziko erronka da arlo horretan euskararen garapen osoa lortzea. Aldeko jarrera izatetik erabiltzera tarte handia dago; gure zeregina da tarte horretan laguntzea, motibazioa landuz, gero eta handiagoa den ezagutza erabilera bilakatzea. Testuinguru globalizatuan, hizkuntzak era egokian kudeatzea gero eta garrantzitsuagoa da mota guztietako entitateetan eta, zalantzarik ez, hizkuntz kudeaketa horretan euskarak bere lekua izan behar du.

Hizkuntzaren normalizazioan jarduteko, berrikuntzan eta etengabeko prestakuntzan oinarrituz, bezeroei egokitutako kalitateko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Lan munduan enpresaren zein administrazioaren esparruan ibilbide luzea, ezagutza handia eta antolamendu eta egitura sendoa ditugu. Horrek lantzen ditugun arloekiko ikuspegi zabala eta osoa ematen digu. Gure metodologiaren ezaugarri nagusiak honakoak dira: sistematikoa izatea, parte hartzailea, mailakatua, adostua, pertsonalizatua eta malgua.

Euskaran ardazturiko hizkuntz zerbitzuetan lider da EMUN. Lider sei bider: proiektuetan, langileetan, zabalkundean, metodologian, prestakuntzan eta baliabideetan.