Zerbitzuak

Emunen, berrikuntza soziala ardatz hartuta, denetariko erakundeek euskara eta hizkuntzen kudeaketa, kultura, aniztasun zein parte hartzearen inguruan izan ditzaketen premiak asetzeko kalitateko aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Emunen egiteko moduan berezkoak ditugu berrikuntza, talde lana, lankideon prestakuntza, parte hartzea, inplikazioa eta gertutasuna, betiere bezeroaren asebetetzea helburu.

Emunkideok euskal gizartearen garapena bilatzen dugu, euskal kultura erdigunean jarriz, herritarrei gaitasuna emanez eta gizarte harreman eta elkarlanerako eredu berriak sortuz, beste kulturekiko bizikidetzan.

Emunkideok euskararen eta Euskal Herriaren garapena bertan bizi diren herritarren kultura ugariekiko eta munduko kultur aniztasunarekiko harremanetan ulertzen ditugu.