Onurak

1. Arlo sozioekonomikoko eragileen babesa du

  • Administrazio orokor eta lokalen babesa du (diru laguntzak, tresnak, LanHitz...)
  • Enpresari elkarteek (Adegi, Cebek, Confebask,...) eta sindikatuek (ELA, CCOO, LAB, UGT) lan mundua euskalduntzearen aldeko akordioa sinatu dute.

2. Enpresaren zerbitzuetan balio erantsia ematen du

  • Enpresak eskaintzen duen produktu edo zerbitzuaren kalitatea hobetu eta osatzen du, eta balioa eransten.
  • Enpresa dinamikoa dela adierazten du: kalitatea eta berrikuntzarekin konprometitua.
  • Gestio berritzailea, egokitzeko gaitasuna, bezeroaren gogobetetzea... oinarri dituela ere adierazten du.

3. Enpresaren barne komunikazioa indartzen du

  • Barne kohesioa eta enpresarekiko identifikazioa indartzen ditu, lan giroa hobetuz eta lankideen motibazioan eraginez.
  • Enpresak, helburu ekonomikoez gain, balioak ere baditu, eta horiek garatzen laguntzen du euskara planak.

4. Enpresaren irudia hobetzen du

  • Hizkuntza kudeaketa egoki batek enpresa gizartean txertatzen laguntzen du eta ingurunearen eskaerekiko balorazio soziala lortzeko balio du: erantzukizun sozial korporatiboaren bidetik.
  • Merkatuan kudeaketa modernoa adierazten du: enpresa lehiakor eta berritzailearen irudia ematen du.