Kulturartekotasunari buruzko jardunaldiaren material guztia sarean
2011-09-28 ¦ EMUN
Arrakastatsua izan da jardunaldia 100 lagunen parte hartzearekin
Irailaren 20an, asteartea, Kulturartekotasuna: herria, hezkuntza eta hizkuntza izenburupean EMUNek goiz osoko egitaraua prestatu zuen gaiarekin interes nabarmena duten hiru profesional multzori zuzenduta, batik bat: euskara teknikariak edo euskalgintzan dabiltzanak, immigrazio teknikariak eta irakasleak.
Ehun 100 lagun inguru bildu ginen Gasteizko Goiuri- Villasuso jauregian eta gai askori buruz ponentziak entzun eta hausnartzeko tartea izan genuen.
Parte-hartzaileen espektatibak bete zituen jardunaldiak eta bertan landutakoari hedapen zabalagoa ematea erabaki dugu. Helburua lortze aldera, egun horretan erabilitako materialak eta tailerretatik ateratako ondorioak eskuragarri jarri ditugu immigrazioa.com blogean, eguneroko lanean, erabilgarri izango zaizkizuelakoan. Horiez gain, argazkiak, bideoak, hizlariei egindako elkarrizketak eta egunean bertan twitter bidez egin zen jarraipena ere eskura dezakezue orri horretan.

