Zer da urtero uda giroa hasi bezain pronto antolatzen duguna?
2011-07-13 ¦ EMUN
Horixe… BARNETEGIA!
Aurtengo udan ere, EMUNen barnetegia antolatzen hasiak gara. Aukera ezin hobea duzu zure euskara hobetzeko, erraztasuna lortzeko eta erabiltzeko. Egunean 24 orduz egongo gara elkarrekin, eta hainbat eta hainbat ekintza egiteko aukera izango dugu. Hona ezaugarriak labur-labur:
- Datak: Irailaren 12tik 16ra.
- Tokia: Udalako Natur Eskola (Arrasate).
- Hartzailea: Euskaraz komunikatzeko gai direnak.
- Helburua: Euskaraz hitz egiteko jariotasuna eta erraztasuna lortzea.
2011ko barnetegiari buruz informazio gehiago nahi izanez gero idatzi larra@emun.com helbide elektronikora edo deitu 943 71 18 47 telefonora. Anima zaitez!

