« Itzuli albistegira

Emunek Kataluniako Plataforma Per La Llengua erakundearekin hitzarmena sinatu du

2010-03-17  ¦  EMUN

Plataforma Per La Llengua katalanaren erabilera areagotzeko lanetan aritzen da eta erreferentea da Katalunia osoan. 2008an Kulturako Sari Nazionala jaso zuen.

Hitzarmen honen ondorioz, bi erakundeok elkarlanerako bideari eta ezagutzaren trukeari hasiera eman diogu. EMUNeko hainbat kide martxoaren lehen astean Bartzelonan izan dira Plataformaren bulego nagusian. Plataformak EMUNi formazioa eman dio etorkinen harrera planetako hizkuntzen kudeaketaren inguruan eta Emunek lan munduko euskara planen inguruko esperientzia erakutsiko dio.