« Itzuli albistegira

EMUN Nafarroa Oinez-ek eta Behatokiak antolatutako TXIKIAK HANDI topaketan egongo da.

2009-10-15  ¦  EMUN

Topaketa hau urriaren 16an arratsaldeko 17:00etan izango da eta helburu bikoitza du: batetik, beste errealitate batzuetako erakundeon lana ezagutzea, eta bestetik, Euskal Herrian euskaren alde lanean ari diren erakundeen berri ematea.

Aurten, Nafarroa Oinez TXIKIAK HANDI lelopean ari da lanean, hizkuntza txikien handitasuna aldarrikatzeko asmoz. Lelo honek Europako hizkuntza xumeen indarra nabarmentzea du helburu, euskaren egoera beste hainbatenarekin parekatuz.

Leloaren xedea gauzatzeko, Europako 5 hizkuntza txikirekin egon dira harremanetan, eta harreman-sarea bat eraiki dute hizkuntzon normalizazioan lanean diharduten hainbat erakunderen laguntzaz. Ezagutu dituzten erakundeak honako hauek dira:

  • ARAGOIERA, Nogara elkartea
  • KATALANA, Omnium Cultural elkartea
  • OKZITANIERA, Calandreta elkartea
  • BRETAINIERA, Diwan elkartea
  • GALESA, Rhag elkartea

Euskal Herriko errealitatea aurkezteko, euskararen normalizazioaren esparruan ari diren hainbat erakunde gonbidatu dituzte topaketa horretara, egiten duten lana aurkez dezaten. Hainbat sektoretako eragileak gonbidatu dituzte, eta sektore sozioekonomikoan egiten den lana EMUNek azalduko du.