TELP TAILERRA Udako Euskal Unibertsitatean
2009-09-22 ¦ EMUN
UEUk eta EMUNek Telp tailerra antolatu dute. Tailerra UEUk Eibarren Ikastetxe Nagusian emango da azaroko 3 ostegunetan zehar.
Tailerraren helburua euskaraz egiteari lotutako deserosotasuna murriztea da eta horretarako tresna eta baliabideak eskaintzen ditu.
Telp tailerra parte hartzailea da eta praktikan oinarritua dago. Hori dela eta, gehienez 20 pertsonak hartuko dute parte.
Datak: azaroaren 5a, 12a eta 19a.
Ordutegia: 9:30-13:00
Izena ematea nahi duten guztiak, UEU jo behat dute.
Matrikula epea zabalik dago dagoeneko!

