Hizkuntza teknikariak behar ditugu
2009-09-14 ¦ EMUN
Langile premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko hauek behar ditugu:
EUSKARA PLANAK GARATZEKO HIZKUNTZA TEKNIKARIAK
Kontuan hartuko da:
- Euskararen normalizazioan edota euskalgintzan esperientzia izatea
- Horrez gain, komunikatzeko gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzeko konpetentziak
Probak irailaren 23an, arratsaldean, egingo dira, eta hautatutakoei bakarrik deituko zaie.
Curriculuma sartu gure web orriko, lan bila? atalean. Horretarako azkeneko eguna irailaren 17a da, osteguna.

