ZUZENBERRI epaitegietako berripaper berria
2009-07-17 ¦ EMUN
EAEko 14 barruti judizialetako langileek egindako eta EMUNek kudeatutako euskara hutsezko berripaperaren lehen zenbakia kalean da dagoeneko.
ZUZENBERRI epaitegietako albisteekin osatutako aldizkaria da. Baina albisteez gain, elkarrizketak, atsotitzak, txango proposamenak, denborapasak eta abar aurkituko dituzu. Oraingoz 500 ale banatuko dira eta urtean bi zenbaki argitaratzea aurreikusten da.
Berripapereko eduki guztiak epaitegietako langilez osatutako euskara batzordeetan aukeratu dira. Euskara batzorde horiek Justizia Administrazioan euskararen normalizazioaren alde lan egiten dute eta Emuneko trebatzaileek kudeatzen dituzte.

