« Itzuli albistegira

Kontsumitzaileen Dekretua

2009-05-13  ¦  EMUN

Kontsumitzaileen Dekretuko dirulaguntzen deialdia argitaratu da.

Eusko Jaurlaritzak, 123/2008 Dekretuaren aplikazio eremuko entitateek aipatu dekretuak kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatze aldera ezartzen dituen hizkuntza betebeharretara egokitzeko egindako ekintzak diruz laguntzeko deialdia argitaratu berri du.

Deialdi berri honek, aurrekoaren ildo beretik jarraitzen du. Ez da aldaketarik egon onuradunei eta jarduerei dagokienez, ezta banatzeko dagoen diru kopuruan ere. 2008ko deialdian bezala, oraingoan ere 600.000 €ko poltsa dute banatzeko, enpresa bakoitzak gehienez 45.000 €ko jaso dezake eta proiektuaren autofinantziazioa gutxienez %40koa izan behar da. Deialdia maiatzaren 8an argitaratu zen eta hilabeteko epea egongo da eskabideak aurkezteko.