« Itzuli albistegira

Udal->ekin: Gipuzkoako udaletako euskara teknikariarekin elkarlana

2008-12-03  ¦  EMUN

Euskararen normalkuntza esparruan Gipuzkoako udalekin elkarlana garatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamen teknikoa da Udal->ekin. Pasa den hilabetean aurkeztu zuten Maria Jesus Aranburu Diputatuak, Estibalitz Alkorta Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Ainhoa Elices EMUNeko marketin eta komertzial arloko zuzendariak.

Aipagarria da azken urteotan euskararen erabilera sustatzeko garatzen ari den dinamika. Horren baitan kokatu behar dugu, besteak beste, Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen normalizazioan aurrerapausoak eman nahia eta Gipuzkoako udalei laguntza ematearren programa bat antolatu eta gauzatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuarekin jarraitu nahia.

Gipuzkoako Foru Aldundian gaiari eraginkortasunez heltzeko, aipatu aholkularitza eta laguntza teknikoa gauzatzeko EMUN Koop. E.ren zerbitzua kontratatu du. Hori bai, orain arte emandako pausuak kontuan izanda eta Gipuzkoako udaletako errealitate, ezaugarri eta helburuei egokituta.

Aurreko urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak Siadeco enpresaren laguntzaz garatutako TEKNIKARI programaren segida da proiektu berri hau, bi urteko proiektua, hain zuzen ere. EMUNen aldetik, egitasmoari esperientzia eta hurbiltasuna eskainiko diogu, eta ondorioz, ditugun bitarteko eta ezagutza proiektuaren zerbitzura jarriko ditugu: ezagutzaren eta esperientzien elkartrukea, batez ere bideratzen ari garen antzeko proiektuekin eta, horrekin batera, egunerokotasunean zerbitzu egokia eman ahal izateko, egitasmoa bideratzeko talde zein zuzeneko teknikari egokiak jarriko ditugu. Aro berri honetan, Gipuzkoako udaletako euskara teknikariei laguntzeko programak udal->ekin izango du izena.

Informazio gehiago lantalan blogeko artikulu honetan