HIZKUNTZA TEKNIKARIAK behar ditugu
2008-05-26 ¦ EMUNeko pertsonal saila
EMUNen pertsonal premiak asetzeko eta lan poltsa osatzeko hizkuntza teknikariak behar ditugu
Hizkuntza teknikarien lan poltsa osatzeko honakoak kontuan izango dira:
-Euskararen normalizazioan esperientzia edota euskalgintzan esperientzia izatea
-Honez gain, komunikatzeko gaitasunak eta taldeak dinamizatzeko gaitasunak bezalako konpetentziak kontuan hartuko dira
-Hiznet edo Linguanet tituluak izanez gero, adierazi curriculumean
Curriculuma eta argazkia ekainaren 2a baino lehen bidali honako helbide honetara:
-Gaia: Lan poltsarako curriculuma
-E-POSTA: emun@emun.com
Hizkuntza teknikarien probak ekainaren 11n, arratsaldean egingo dira eta hautatukoei bakarrik deituko zaie.
Animatu eta bidali curriculuma!

