« Itzuli albistegira

Uharten AURKEZPEN EKITALDIA egin genuen

2008-05-16  ¦  EMUN, Koop. E.

Maiatzaren 13an Uharteko Arte Garaikideko Zentroan aurkezpen ekitaldia egin genuen.

Dagoeneko badira hamar urte baino gehiago EMUN kooperatibak hizkuntza zerbitzuak eskaintzeari ekin zionetik. Ibilbide honetan zehar EMUNen lan mundua euskaldundu eta arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko helburuarekin jardun izan dugu.

EMUNek erronka berriei heldu eta bere lan eremua zabaltzeko beharrak eraginda, Nafarroan bulegoa zabaldu genuen orain gutxi, hain zuzen ere Berriozarren.

EMUNek izandako bilakaerari buruzko ikuspegi orokorraren berri eman eta Nafarroan bideratzen ari garen egitasmoaren inguruko azalpenak ezagutarazteko, aurkezpen ekitaldia antolatu zen Uharteko Arte Garaikideko zentroan.

Bertaratzeko gonbidapena jaso zuten, besteak beste: enpresa, sindikatu, unibertsitate, kultur elkarte eta erakunde publikoetako ordezkariek eta 50 pertsona inguru elkartu ginen.

Ainhoa Elices, marketin eta komertzial arloko zuzendariak ekitaldia aurkeztu zuen. Ima Elexpuru EMUNeko lehendakariak eta Dani Larrea zuzendari nagusiak EMUNen gaineko ezaugarriak deskribatu eta eskaintzen ditugun zerbitzuen azalpena eman zuten.

Azkenik, eta ekitaldiko hitzaldiekin amaitzeko, Inaki Elkano, Mapsa Kooperatibako euskara planaren koordinatzaileak hartu zuen hitza. Hain zuzen ere, Mapsa izan da EMUNek industria arloan Nafarroan izan duen lehenengo bezeroa eta arrazoi horregatik bereziki garrantzitsua izan da bi enpresen arteko elkarlan hau.

Iņakik Mapsa-n egindako jarduera garrantzitsuenen berri eman zuen eta aurkezpena amaitzeko, hainbat adibide eskaini zizkigun.

Amaierako galdera-erantzunen tartearen ondoren, luntxa banatu zen eta esperientzia ezberdinak elkartrukatzeko aukera izan genuen bertan bildutako partaideen artean.

Uharten burututako ekitaldiari buruzko nondik-norakoak jasota geratu ziren zenbait komunikabideetan, esaterako Diario de Noticias de Navarrak argitaratutako artikulu honetan