Aurkezpen ekitaldia Nafarroan
2008-05-07 ¦ EMUN, Koop. E.
Maiatzaren 13an Uharteko Arte Garaikideko Zentroan aurkezpen ekitaldia egingo dugu.
Aurkezpen ekitaldia egingo dugu datorren maiatzaren 13an, Nafarroan bideratzen ari garen egitasmoen berri emateko eta arlo sozioekonomikoan euskararen presentzia sustatzeko helburuarekin. Bulego bat daukagu Berriozarren baina, ekitaldiaren ezaugarriak eta bolumena kontuan izanda, beste areto batean izango da.
Ekitaldiaren xehetasunak:
- Eguna: 2008ko maiatzaren 13a
- Tokia: Uharteko Arte Garaikideko Zentroa (balio anitzeko aretoan)
- Ordua: 11:30
Ekitaldian parte hartuko duten ordezkariak:
- Ima Elexpuru, EMUNeko lehendakaria
- Dani Larrea: EMUNeko zuzendari nagusia
- Iņaki Elkano: MAPSA, Koop. E.ko euskara planaren koordinatzailea (Orkoien)
Bertara hurbildu nahi baduzu, izena ematea eskatzen da eta edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan gurekin: emun@emun.com edo oihana@emun.com

