2008ko Batzar Nagusia
2008-04-15 ¦ EMUN, Koop. E.
Pasa den apirilaren 11n egin genuen kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia. Aurtengoan ere Arrasateko Kultur Ateko areto nagusian elkartu ginen.
Arrasatera bertaratu ginen pasa den apirilaren 11n EMUNeko lan bazkide, kontratudun eta bazkide erabiltzaileak. Kooperatibaren 2008ko Ohiko Batzar Nagusian, batez ere, gai hauek aztertu eta onartu genituen: 2007ko gestio planaren ebaluazioa eta diru kontuak, 2008ko kudeaketa plana eta ohikoak diren beste gai batzuk.
Ez zen beste gai berezirik izan eta, beraz, Batzarra ordu eta erdian amaitu genuen. Ondoren Aramaioko sagardotegira gerturatu ginen eta, urtero bezala, bazkari ederraz gozatu!

