EMUNen zerbitzuaren GOGOBETETZEA neurtu dugu
2007-12-17 ¦ EMUN, Koop. E.
2004an hasitako dinamikari jarraituz, EMUNen gure zerbitzu teknikoaren GOGOBETETZEA NEURTU DUGU. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu, eskaintzen dugun zerbitzuaren inguruan iritzi orokorra jasotzeko, zein gure indar-guneak sendotu eta ahulguneei aurre egin ahal izateko.
2007an, bidalitako entitateen %75ak erantzun du bezeroen gogobetetze galdetegia. Inkesten emaitzetatik ondorioztatutako datu batzuk ondorengoak izan dira:
EMAITZA KUANTITATIBO eta KUALITATIBOAK:
- Oro har bezeroak EMUNekin duen harremanaren gogobetetze maila: 4´17 puntu (1-5 eskala).
- Bi galdera ireki ere egin genizkien gure bezeroei; orokorrean zerbitzu hobea eskaini ahal izateko hobetu beharrekoei buruz. Jasotako hainbat iritzi oso kualifikatu eta kontuan hartzekoak izan dira, emaitza kuantitatiboetako erantzunak zuzen interpretatzeko oso lagungarriak izan direlarik.
EMAITZEN BALORAZIOA eta HOBETZEKO ARLOAK:
- Oro har, emaitzak positiboak dira eta, hobetzeko gauzak izan arren, puntuazioa oso ona da.
- Bezeroek, garrantzi gehien EMUNeko zerbitzuaren kalitateari eta euskara planaren garapenari ematen diote eta EMUNen zerbitzuaren kalitatearen inguruan duten iritzia hobea da planaren garapenaren ingurukoa baino.
Hausnarketa sakonen ondorioz, hobekuntza ekintza garrantzitsuenak bide hauetatik jorratuko ditugu:
- EMUNek, barne proiektuen bidez, motibazioaren gaia lantzen jarraitzeko konpromisoa hartu du: 2008an ere I+G+B arloan gaia sakontzen jarraituz.
- Beste erakunde batzuetako euskara planen inguruko informazioa bezeroei helarazteko bideak landuko ditugu.
Azkenik aipatu, gure bezero zaretenoi eskerrak eman nahi dizkizuegula, EMUNen jarritako konfiantza eta ematen diguzuen laguntzagatik.

