« Itzuli albistegira

UROLA GARAIKO MERKATARITZA guneetan euskararen erabilera sustatzeko 2007-2008 GESTIO PLANA onartu da

2006-12-28  ¦  EMUN, Koop. E.

Urola Garaiko merkataritza guneetan euskararen erabilera sustatzeko planaren barne, 2007-2008 gestio plana onartu da eta lehenengo ekintzak abian dira

Urola Garaiko Udal Elkarteak bultzatutako eta EMUNen aholkularitzapean garatzen ari den Urola Garaiko Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko planaren hurrengo bi urteetako gestio plana onartu da. Ondorioz jadanik ekintzak abian dauzkagu eta horiek aurkeztu ziren Legazpiko Bikuņa Jauregian.

Maiatzean bildu zen lehenengoz Jarraipen Batzordea, eta maiatza bukaeran egin zen hiru urteko planaren aurkezpena hedabideen aurrean. Orduan aipatzen genuen lehenengo diagnostikoa eta diseinua egingo genituela eta horren arabera egingo genituela ondorengo inplementazio lanak.

Inkestaren emaitzak kontuan hartuta lehentasun batzuk ezarri ditugu eta aldi berean dendariak ezagutza mailagatik sailkatzeko aukera eman digu. Ondorioz, denda guztiak jasotzen dituen zerrenda bat egin dugu herri bakoitzean eta lau maila ezberdinetako ekintzak aurreikusi ditugu horientzako.

Ia 300 dendetara behar bezala heltzeko, ekintza batzuk aldian talde batekin abian jartzeko asmoa daukagu, aldi batez jarraipen zehatza egin eta ondoren beste talde batekin hasteko. Bitartean edo tartekatuta ekintza edo zerbitzu orokorragoak ematea ere aurreikusita daukagu.

Inkesta bete zuten dendariei jadanik bidali diegu eskutitza inkesten emaitzen laburpenarekin eta lehenengo ekintzak abian direla adieraziz.

Lehentasuna eman nahi izan zaien lau helburu nagusi hauen harira datoz ekintza gehienak:

-Zerbitzua ematerakoan ahozko euskara erabilera handitu

-Irudian euskara erabilera handitu

-Motibazioa landu, besteak beste errekonozimendua eta komunikazio ekintzei garrantzia emanez

-Euskararen onurak gizarteratu: euskara irizpideak eta erakundetzea

Hurrengo ekintza merkatari taldeak sortu eta erabilera zein motibazioa lantzea izango da eta hartarako prest dauden 30 dendari gonbidatu genituen aurkezpenera. Denda batzuk aipamen berezia izan zuten prentsaurrekoan, euskara erabiltzeko garaian duten jokamolde eredugarriarengatik:

-ZUMARRAGA: KUX-KUX ume arropa

-URRETXU: MIRENTXU mertzeria

-LEGAZPI: LASANDU parafarmazia

Azkenik aipatu planaren irudi eta leloak ere aurkeztu genituela: Euskaraz? Pozik gainera!