« Itzuli albistegira

Bergara eta lan mundua

2005-06-03  ¦  EMUN

Bergarako lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko plana jarri dute martxan Bergarako Udalak eta EMUNek.

Bergarako Udala aspalditik ari da herrian euskararen erabilera normalizatu nahian eta 2005ean lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko plana jarri du martxan.

Bergarako udalak EMUN Hizkuntza Aholkularitzaren laguntza izango du komunikazio plana diseinatu eta martxan jartzeko, baita euskara planak enpresetan sustatzeko ere.

Plan hori garatzen laguntzeko Esparruko Batzordea osatu da Bergaran. Batzorde hori udaleko, lanbide heziketako, sindikatuetako eta enpresarien ordezkariek osatzen dute.

Hau da planaren helburu nagusia: herriko enpresa batzuetan euskara planak martxan jartzea.

Informazio gehiago, hemen