Buruntzaldeko lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko plana

Buruntzaldeko lan munduan euskara sustatzeko plana proiektua EMUN Koop. E.k egiten dihardu Buruntzaldeko udalentzat: Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Urnietako eta Usurbilgo udalentzat, hain zuzen.

Buruntzaldean lana euskaraz

Udal horietako euskara zerbitzuek hainbat programa eta ekimen batera bultzatzen eta gauzatzen dituzte. Ekimen horietako bat da “Buruntzaldeko lan munduan euskara sustatzeko plana”.

Planaren helburua honakoa da: Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo enpresa euskararen normalizazio prozesura gerturatzea eta enpresetan euskara planak diseinatu eta inplementatzea.

Plana garatzeko Jarraipen Batzordea osatu zuten eta lan mundurako proiektuak bi zati izan ditu: batetik, komunikazio fasea eta bestetik, sustapen fasea.

  • Komunikazio fasea. Helburua: euskara planen gaia gizarteratzea eta ezagutaraztea.
  • Sustapen fasea. Helburua: enpresak bisitatzea, euskara planak aurkezteko eta horietan parte hartzera animatzeko.