Artikulu hau Azpidazkiko webgunetik hartua izan da.
2008ko irailaren 2a, asteartea
Euskara on-line (eta doan) ikasi eta praktikatzeko hamar webgune
Bidaltzailea: lantalan. 08:21 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)
2008ko uztailaren 23a, asteazkena
Proposamen ekolinguistikoak nazioartekotzen ari diren enpresentzat
Asko dira atzerrian plantak dituzten euskal enpresak. Asko kooperatibak dira. Gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua aldarrikatzen dute. Neurri ugari hartzen dituzte ingurumenaren alde, prebentzioaren alde, berdintasunaren alde… Ekologia praktikatzen dute. Euskararen erabilera indartzeko planak ere badituzte, konpromisoaren adierazgarri.
Baina, egiten al dute zerbait atzerriko plantak dauden lekuko hizkuntza minorizatuen alde? Solidarioak al dira hizkuntzen gaiari dagokionez? Eta, nola mantendu euskararen erabilera sendo luzaroan ingelesa funtzio guztiak irensten ari zaigun enpresa multinazionaletan? Lortu al daiteke hori globalizazioaren aroan?

Bidaltzailea: Abel Irizar Mantzizidor. 12:48 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (2)
2008ko uztailaren 22a, asteartea
Zorionak Recyde!

Hau da 2006an Euskara Plana martxan jartzeko sortu genuen egitura. Bi urte hautako lanaren ondoren, ekainean ospatu genuen Recydeko 1. Euskararen Eguna. 40 lagun inguru bildu ginen Elgetako bolatokian.
Bidaltzailea: Leire Urra. 11:04 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)
2008ko uztailaren 15a, asteartea
Euskaraz eroso eta naturaltasunez mintzatzen ikasteko tailerrak EMUNen eskutik
Zenbatetan gertatu zaizu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasterakoan, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Edo alderantziz, norbaitekin gazteleraz hitz egiten hasi eta euskaraz dakiela ondoren konturatzea? Nola lortu dezakezu egoera horien aurrean eroso sentitu eta naturaltasunez jokatzea? Euskaraz eroso eta naturaltasunez mintzatzen ikasteko tailerrak (TELP–tailerra) ikuspuntu berri bat proposatuz, hobetzeko dituzun aukerak ikusten lagunduko dizu eta horretarako baliabideak emango dizkizu. Egin nahi duzun hori, nola egin erakutsiko dizu, pauso txikiak emanez oso urruti hel zaitezen.
Bidaltzailea: EMUN, Koop. E.. 21:58 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (0)

