1. bilera
Noiz: 2005-06-13
Non: Bergarako Udalean
Partehartzaileak: Errukane Aperribai (Euskalan), Anaje Narbaiza (Elay), Jose Ramón Kortabaria (LAB), Marije Unamuno (Udala), Olatz Olaso (Aholku Batzordea), Miguel Lazpiur (Lazpiur), Miguel Angel Agirrezabal (Lazpiur), Joxpi Irastortza (EMUN) eta Elisabet Payrós (Udala)
Bileraren azalpena
- Kideen aurkezpena : UGT eta CCOOren ordezkaririk ez da egon eta lehentasunezkotzat jo dugu sindikatu horietako ordezkariekin harremanetan jartzea (Anaje eta Errukane saiatuko dira).
- Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren aurkezpena
- Bergarako industrian euskara bultzatzeko planaren azalpena
- KOMUNIKAZIO PLANA : Enpresetarako bisitei dagokienez, bi enpresa handitan eta tamaina ertaineko 11tan aurkezpenak banaka egingo ditugu. Txikiak, berriz, aurkezpen-saio orokor batera deituko ditugu. Prentsaurrekoari dagokionez, argazkietan hizlariak bakarrik agertu behar direla erabaki dugu. Logoari dagokionez, logoa baino garrantzitsuagoa, Udalaren parte hartzea azpimarratzea oso inportantea dela aipatu dugu.
- Enpresak aukeratzeko irizpideak : Aurtengo urterako 2 enpresarekin hastea aurreikusten den arren, interesatuak gehiago direla ikusten badugu, aurrera egingo dugu eurekin ere.
