BERGARAKO LAN MUNDUAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA
Bergarako Udala aspalditik ari da herrian euskararen erabilera normalizatu nahian eta 2005ean lan munduan euskararen erabilera normalizatzeko plana jarri du martxan.
Bergarako udalak EMUN Hizkuntza Aholkularitzaren laguntza izango du. EMUNek euskararen erabilera normalizatzeko planak diseinatu eta inplementatzen ditu enpresetan, erakunde publikoetan, eskualdeetan…
Plan hori garatzeko Esparruko Batzordea osatu da Bergaran. Batzorde hori, udaleko, lanbide heziketako, sindikatuetako eta enpresarien ordezkariek osatzen dute.
Hau da planaren helburu nagusia: herriko enpresa batzuetan euskara planak martxan jartzea.
