EMUNen misioa
EMUN Kooperatibak, euskararen normalizazio prozesuan lan mundua euskaraz garatzeko hizkuntza zerbitzuak eskaintzen dizkie edozein motatako enpresa, administrazio nahiz bestelako erakundeei.
Euskarak bezeroen erakundeetan bere lekua izan dezan, kalitatezko aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzen ditugu , bezeroen asebetetzea lortzeko, eraginkortasunez eta errentagarritasunez jardunez eta, horretarako etengabeko berrikuntzan oinarrituz.
EMUN gizartean euskal kontzientzia sortu eta euskalduntzen lagundu nahi duen pertsona talde batek osatzen dugu, eta lankidetzan sinesten dugunez, kudeaketa eta antolakuntza ere partaidetzan oinarritzen ditugu.
