Lantaldea
Lantaldea
80 profesional inguruk osatutako lantaldea da Emunen aktiborik garrantzitsuena. Lantalde dinamikoa, gaur egungoa, profesionala, hurbila eta konprometitua.
Berrikuntzan eta etengabeko prestakuntzan oinarrituz, bezeroei egokitutako kalitatezko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Horri esker, lanaren eremuan urteetan metatutako ezagutza handia eta metodologia eraginkorra izatea lortu dugu EMUNen.
Apustu estrategikoaren eta azken urteetako etengabeko hazkundearen ondorioz, sektorean erreferentzia garrantzitsu bihurtu gara. Ezaugarri horiek, zerbitzuen fakturazioaren bilakaerarekin batera, gure proiektuaren dimentsio eta gaitasunaren erakusle dira.
Misioa
EMUN Kooperatibak, gizartearen hainbat beharrei erantzuteko eta bereziki euskara garatzen laguntzeko kalitatezko aholkularitza eta zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei, administrazioari eta bestelako erakundeei.
EMUNkideok, bezeroak asebetetzeko, eraginkortasunez eta errentagarritasunez jarduten dugu berrikuntza eta antolakuntza parte hartzailea oinarri hartuta.
Euskararen eta Euskal Herriaren garapena dugu xede, eta horretarako elkarlanean aritzen gara gainerako eragileekin batera.
Bisioa
Gizartean dauden hainbat behar asetzeko eta bereziki euskararen garapenerako ezinbesteko bidelaguntzat hartua izatea.
Balioak
Hauek dira EMUNen balioak:
- Euskaltzaletasuna: euskararekiko konpromisoa eta inplikazioa.
- Bezeroaganako orientazioa: Gure bezeroen beharretara egokitzen gara eta gure jarduera eurekiko konpromisoan eta hurbiltasunean oinarritzen dugu.
- Parte hartzea: talde lana eta elkarlana bultzatzen ditugu, EMUN barruan nahiz kanpoan.
- Berritzeko eta hobetzeko grina: erronka berriei ilusioz, sormenez eta dinamismoz egiten diegu aurre.
- Jarrera aktiboa: norberaren garapen integralerako, erantzukizunak hartzeko eta arazoak konpontzeko.
- Elkartasuna: geure ingurune hurbiletik abiatuta, euskararen eta Euskal Herriaren garapenarekin nahiz gure antzeko egoeran dauden beste errealitate, hizkuntza eta herrialdeekin.
