Partaidetza
Partaidetza: konpromisoa kudeaketan
- EMUNen partaidetza garatzeak antolakuntza egitura malguak eskatzen ditu, lan giro atsegina, funtzioen arteko prozesuen kudeaketa, talde lana eta etengabeko formazioa eta trebakuntza posible egiteko.
- EMUN eraikitzen parte hartzea, eskubide hutsa baino gehiago, betebeharra eta elkarrenganako konpromisoaren exijentzia da. Horrek posible egiten du EMUNeko pertsonen potentziala bideratzea, interes komunen zerbitzura jarriz, eta areagotu egiten du EMUNeko pertsonen gogobetetzea, ilusioa eta partaide izatearen zentzua.
- EMUNeko pertsonak funtsezkoak dira EMUNen arrakasta bermatzeko eta, beraz, pertsonen partaidetzan eta integratzeko konpromisoan oinarritzen gara.
- EMUNeko pertsonen ezaugarri dira euskaltzaletasuna, euskararekiko konpromisoa, garapenerako eta sormenerako potentziala, ilusioa, erantzukizunak hartzeko gaitasuna eta antolakuntzako arazoak konpontzen pare hartzeko jarrera.
- Partaidetza EMUNen gestio ereduaren funtsezko ezaugarrietako bat da: abiapuntu gisa, langilea pertsona erantzuletzat hartzen du, EMUNen helburuak finkatzen parte hartu eta helburu horietan inplikaturik dagoen pertsonatzat, eta, horretarako, informazioa behar du eta entzun egin behar zaio. Horrenbestez, EMUNeko pertsona bakoitzak norberari dagozkion betebehar eta erantzukizunetan eta bere jardunari ezartzen dion dimentsio profesionalean oinarritutako lansaria jasoko du, betiere berdintasunaren printzipioari jarraituz.
