Lankidetza
Lankidetza: jabe eta protagonista
- EMUNen lorpenak hobetzeko beharrezkoa da lankidetza praktikatzea: EMUNen baitan, nahiz euskalgintzako eragile, Esperientzia Kooperatiboko partaide, bezero, hornitzaile, lehiakide eta erakunde sozialekiko lankidetzaren bitartez, etengabeko sinergiak bilatuz.
- Jabe eta protagonista izateak esan nahi du "geurea den zerbaitetan" lan egiten dugula, eta EMUN geure kontsideratzen dugula: EMUNen gorabeherak, arazoak eta arrakastak geure esku daude eta zuzenean eragiten diguten heinean bizi ditugu.
- EMUN multzo gisa hartu behar da, partaide dituen zati autonomoen aurrerapenak EMUNen garapen orokorra ekar dezan eta, aldi berean, EMUN osatzen duten zati guztientzat balioa sor dezan.
