Erantzukizun soziala

Erantzukizun soziala: aberastasuna banatzea eta ingurunean inplikatzea

  • Garapen profesionala ez ezik, garapen integrala ere bultzatu behar du EMUNek, izan ere, pertsona garatzen bada, aldi berean, EMUN garatzen du, aurrerapen soziala dakarren espiralari jarraituz.
  • EMUNen pilatu ditugun ezagupenak eta gauzak egiteko modua EMUN barruan eta kanpoan transmititzea aberastasuna banatzeko modu solidarioa da.
  • EMUNek garatzen dituen jarduerek jarduera horietan protagonista diren pertsonen multzoa gainditzen dute, eta eragin nabaria dute ingurunerik hurbilenean ere, solidario sentitzen baikara ingurune horren hobekuntzarekin eta euskararen eta Euskal Herriaren garapenarekin ere.