Berrikuntza etengabea
Berrikuntza etengabea:
- EMUNen jardueran eremu guztietan aukera bilatzeko jarrera iraunkorra ezinbesteko baldintza da EMUNen garapenerako, baita jendartean sortzen ditugun espektatibei hobeto erantzuteko ere.
- EMUNeko bezeroek eta gizarteak baloratzen eta hautematen gaituzte eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen kalitatearen, darabilgun euskara kalitatea barne, eta prestazioaren bidez, eta gure antolamenduaren eraginkortasunaren bitartez. Hain zuzen ere, horixe baita berrikuntza eta formazio iraunkorrarekin konprometituta dauden gure pertsonen ahaleginaren eta jakintzaren adierazpena.
- Aldaketa enpresa bizimoduaren atal beharrezko eta ezinbestekotzat hartu behar dugu eta, ondorioz, EMUNeko atalak eta pertsonak irtenbide berriak pilatzera eta esperimentatzera bultzatu.
