Aurkezpena
EMUN 1997an sortutako aholkularitza kooperatiba da. Euskararen garapenean eta normalizazioan hasi zituen bere lehen lanak, lan munduan euskara planak garatuz, eta horretan dihardugu gaur egun ere. Urte hauetan ezagutza handia metatu eta metodologia eraginkorra izatea lortu dugu, erreferente garrantzitsu bihurtzeraino.
EMUNek Berrikuntzan eta Hobekuntzan egin duen apustu estrategikoak metodologian garapenean aurrera egitea eta esparruak eta zerbitzuak zabaltzea ekarri du. Antolatuta daukagun zaintza sistemaren bidez gizartearen beharrak identifikatzen ditugu eta urtero barne mailan hainbat ikerketa proiektu bideratzen ditugu behar horiei erantzuteko.
Dinamika horrek EMUNek bere zerbitzuak dibertsifikatzea ahalbideratu du. Gaur egun arlo pribatuan eta publikoan eskaintzen ditugu zerbitzuak, eta HIZKUNTZAz gain, KULTURArekin, IMMIGRAZIOArekin eta PARTE HARTZEArekin lotutako proiektuak garatzen ditugu.
EMUNen lankidetzan eta partaidetzan oinarritutako talde baten gaineko apustua egiten dugu, gure lankideekiko jarrera irekiz, bezeroen kudeaketa sistemara eta kulturara egokituz.
Laurogeitik gora profesionalek osatutako lan taldea da Emunen aktiborik garrantzitsuena. Lan talde dinamikoa, gaur egungoa, profesionala, hurbila eta konprometitua sortzea lortu dugu.
Guzti hau, zerbitzuen fakturazioaren bilakaerarekin batera, gure proiektuaren dimentsioaren eta gaitasunaren erakusle da.