Bezeroak BADU BADAtzen jarri ditugu

Ostirala, 2013ko otsailaren 15a

Emunek antolatuta, otsailean zehar hainbat bisitaldi egin ditugu gure bezeroekin
Donostiako San Telmo Museoak antolatutako BADU BADA erakusketara. Ainhoa Lasak  gidatu ditu bisitak TELPetan oinarrituta.

Bisita horiek amaiera polita eman diote azaroan hasita erakusketan egin den lanari. Izan ere, ordutik makinatxo bat bisitaldi eta familientzako tailer antolatu ditu Emunek.

Enpresa zein administrazioetan egiten dugun lanarekin harreman zuzena du erakusketan ikusitakoak. Hori izan da bezeroak gonbidatzeko arrazoi nagusia. Bezeroekin beste era bateko gune eta esperientziak konpartitzea oso polita izan da denontzat. Are gehiago Ainhoak erakusketari atera dion zukuagatik, eman dizkigun erantzunengatik eta gugan sortu diren galdera berriek bisitaldia aberastu dutelako.

Bezero baten hitzetan:   erakusketa interesgarria izan da euskara munduan kokatzen lagundu digulako. Ditugun pertzepzioez ohartarazi digu eta hausnarketarako parada eman digu.

Erakusketaren laburpena argazkitan.

Erantzun