Euskara Plan Integralak
ENPRESA ETA BESTELAKO ERAKUNDE HANDI ETA ERTAINETARAKO EUSKARA PLAN INTEGRALAK (udal, fundazio, elkargo...)
Hauek dira euskara plan integraletan, metodologia parte hartzailean oinarrituz, egiten ditugunak:
- Egoeraren DIAGNOSTIKOA (kuantitatibo zein kualitatiboa): ezagutza, erabilera eta motibazioa neurtzeko tresnak erabiliz, eta balorazio kualitatiboa egiteko AMIA (SWOT) eta hausnarketa taldeen bidez.
- Planaren DISEINUA: EZAGUTZA, ERABILERA eta MOTIBAZIO mailak hobetuko dituen helburuak zehazten laguntzen dugu, batetik, hasierako egoera eta aurrez diagnostikatutako Ahulguneak, Mehatxuak, Indarguneak eta Aukerak kontuan hartuz eta, bestetik, helburu orokor eta estrategikoetatik abiatuta, helburu zehatz, lorgarri eta neurgarriak adosteko metodologia erabiliz.
- Planaren INPLEMENTAZIOA: Euskara Batzordearen eta bestelako lan taldeen dinamizazioa, itzulpenak eta terminologi lanak, euskaraz lan egin ahal izateko trebakuntza eta lanpostuko laguntzak, euskara eskolen antolaketa eta jarraipena, diru laguntzen kudeaketa, komunikazio planak, euskarazko baliabide informatikoak eta motibazio ekintzak.
- Etengabeko EBALUAZIOA: euskararen ezagutza, erabilera eta motibazioaren bilakaera neurtzeko tresnekin neurtu, ekintza planen betetze maila ebaluatu, ekintza zuzentzaileak proposatu, baliabideak optimizatzeko neurriak aplikatu, balorazio kualitatiboa egiteko hausnarketa taldeak antolatu.
