Langileak gustura, kohesioa

KOHESIOA

Erakundearen barne kohesiorako bidea da. Laneko hizkuntza da erakundearen jardunbide guztia bideratzeko tresna. Horretan ongi eraginda, erakundearen kulturak eta bertako langileen funtzionamenduak hobera egingo du. Hizkuntz proiektuan inplikatzen diren langileak erakundearena den proiektu batean sartzen dira. Ondorioz, lantegian konpaktazio soziala eragin eta areagotu egingo da. Horrela, euskara planak lanerako motibazio tresna bihur daitezke.

PERTSONEN GOGOBETETZEA

Euskaraz ere funtzionatzen duen enpresan langileen arteko harremana zuzenagoa, naturalagoa, hurbilagoa izango da eta, horrenbestez, komunikazioa hobetu eta langileen inplikazioa eta parte hartzea handitu egingo da. Langileen hizkuntz eskubideak bermatuz, euskaraz ikasi duten belaunaldi berriko langileek gusturago egingo dute lan bere hizkuntzan.