Kalitatea, balio erantsia
BALIO ERANTSIA
Euskara erabiltzeak balio erantsia du: “baldintza berdinetan gehiago eskaintzen du”. Adibidez: bi erakundek produktu berdina baldintza berdinetan ekoizten dute (diseinua, prezioa...), baina batek produktua ekoitzi eta saltzeko orduan herriko hizkuntzari garrantzia eman nahi izan dio eta euskara erabili du. Erakunde horrek balioa erantsi dio bere produktuari eta lehiakideei aurrea hartuko die.
Hori guztia bete-betean dator bat gaur egun Erabateko Kalitatearen edo Bikaintasunaren kudeaketa estrategian aldarrikatzen diren helburuekin.
KALITATEA
Kalitateak lau alderdi hauek hartzen ditu kontuan: Bezeroak, Langileak, Ingurunea eta Enpresa gogobetetzea. Euskara komunikazio tresnatzat hartu eta erabiltzea da Hobekuntza prozesuaren gakoetako bat, erabilera horrek hitzak eta esanahiak gerturatuko dituelako.
Kalitateak eta euskarak ezinbestez lotuta joan behar dute enpresa euskaldunean. Kalitateak enpresa proiektua osatzen duten pertsona guztien gogobetetzea eta ingurunearekiko errespetua eta harmonia esan nahi du.
