Irudia hobetu
PRESTIGIOA
Euskara merkatuan oro har sartuta ez dagoen ere, badira euskara planetan murgilduta dauden enpresa handi edo garrantzitsuak; hala nola, MCC, Fagor Taldea, Euskadiko Kutxa, JMA, Labein, Cegasa, SJL, Tajo, ABB Niessen, Azti, Orona, Irizar, SAM, CAF, LKS, Danobat Taldea, Ikerlan, Arthur Andersen, Maier, ULMA Taldea... Gainontzeko enpresek ere aukera ezin hobea dute aipatutako horien prestigiora hurbiltzeko.
BERRITZAILE IRUDIA
Hizkuntz proiektuak martxan ipintzen dituzten erakundeek erronkei erantzuteko gai direla erakusten dute. Gainera, berrikuntzak egiteko gaitasuna eta erakunde dinamikoaren itxura emango dute hornitzaile, bezero eta jendartearen aurrean.
MULTINAZIONALENTZAKO OINARRI LOKALA
Merkatu globalean bereizketa faktorea behar da eta etiketa hori euskara izan daiteke.
