Erantzukizun soziala
ERANTZUKIZUN SOZIALA
Enpresaren egungo erronketako bat da pertsonekiko eta bere jarduera burutzen duen ingurunearen eskaerekiko sentikortasun handiagoan oinarritutako kultura sendotzea eta, horren haritik, erantzukizun soziala EFQMren oinarrietako bat da.
Enpresa ez dago gizartearen egituretatik kanpo: ondorioz, ezin da gizartearen gehiengoak euskararen alde bultzatu duen mugimendutik at gelditu. Aitzindari eta eragile aktiboa izan behar du hizkuntzaren normalizazioan; euskara jendarteko hainbat esparrutara iritsi da (komunikabideak, eskola, unibertsitatea, administrazioa...), eta lan arloa ezin da berreskurapen prozesu horretatik kanpo geratu.
JENDARTEAREKIN HARMONIZATZEKO PREMIA
Jarduera sozioekonomikoa jendarte jakin batean kokatuta dago eta, halabeharrez, jendarte horretako norbanakoen kezka eta nahiak bertan islatzen dira. Enpresen erronka da euskal jendartearen dinamikan partaide eta eragile izatea, eta horrek jendarteak enpresa hori bertakotzat hartzea ere ekarriko du.
