Bezeroak gustura

BEZEROEN GOGOBETETZEA, LEIALTASUNA

Zerbitzua euskaraz ere eskaintzen duen enpresak konfiantza eta gertutasuna sentiarazten dio bezeroari. Zerbitzu eleanitza eskaintzen duen enpresaren eta bere bezeroen arteko komunikazioa hobea da eta, horrenbestez, bezeroak zerbitzuaren kalitateari buruz duen pertzepzioa hobetu egiten da. Eleaniztasunaren balio erantsi horrek bezeroaren leialtasuna handitzen du.

BEZERO GEHIAGO

Hizkuntza gutxitu bat erabiltzea merkatuan sorpresa elementua ere bada, eta bezero berriak lortzen lagundu dezake. Era berean, enpresak arriskuan dagoen hizkuntz komunitatearenganako errespetua duela demostratzeko ere balio du.