Euskara planerako ARRAZOIAK
Euskararen presentzia gero eta handiagoa da jendarteko esparru askotan, eta lan mundua ere hasi da euskararen erabilera normalizatzeko urratsak egiten. Enpresetako kideek izan dezaketen nahiaz gain, enpresek arrazoi asko dituzte euskararen erabilera handitzen hasteko, eta hauek izan daitezke arrazoietako batzuk:
- Enpresaren irudia hobetu
- Langileen gogobetetzea handitu
- Zerbitzuari kalitatea eta balioa erantsi
- Bezeroen gogobetetzea handitu
- Enpresaren erantzukizun sozialari heldu
