EMUNkideok urteurrena ospatuz

Ostiral arratsaldean, irailak 21, Zumaian elkartu ginen Emunkideok.

Kooperatiba sortu zela 10 urte betetzen direla eta, arratsalde eta gau partea pasatzeko plana egin genuen. Guzti hau paperik gabe, bezerorik gabe eta ordenagailurik gabe. Arratsaldeko 4etan Zumaiako Amaia plazan genuen zita, eta poliki-poliki bertan bildu ginen 70 lankidetik gora.

Emunkideak urteurrena ospatuz Emunkideak urteurrena ospatuz

Itsasoan itzulia egitea zen aukeretako bat. Baten batzuk zorabiatzeko beldurrez pilulak hartzen ari ziren bitartean, Itsasontzi bat kaira gerturatu zela konturatu ziren eta laster zen 40ko taldea uretatik gertu. Paraje edarrak ikusteko aukera izan genuen!

Emunkideak urteurrena ospatuz Emunkideak urteurrena ospatuz
Emunkideak urteurrena ospatuz Emunkideak urteurrena ospatuz

Beste taldetxo bat Itzurungo hondartza aldera abiatu zen motxila eta guzti, Zelai Talasoterapia zentrora ur epeletan garbantzuak bezala beratzera.

Emunkideak urteurrena ospatuz

Ibilaldia egiteko asmotan etorri ginenok, Zumaiako itsaslabarren inguruko arratsalde pasa egin genuen. Interpretazio zentroan ikus-entzunezko bat ikusi eta pasieratxo bat Algorri kalaren ingurutik San Telmoko ermitara. Gustura etorri zen geologo taldea!

Emunkideak urteurrena ospatuz Emunkideak urteurrena ospatuz
Emunkideak urteurrena ospatuz Emunkideak urteurrena ospatuz

Txikiteoaren ondoren, sagardotegi batean afaldu genuen. Sagardoa ez omen zegoen oso ona baina jan edana ez zen falta izan, eta afalosteko kantu festak ere giro polita sortu zuen.

Emunkideak urteurrena ospatuz
Emunkideak urteurrena ospatuz Emunkideak urteurrena ospatuz

Orain beste 10 urteko saioa dugu aurretik, orduan txalupan itzulia baino Kruzeroa mereziko dugu !!

Zorionak Emun osatzen dugun guztioi!!!