Ferran Suay

Ferran Suay

Ferran Suay i Lerma valentziarra Psikologian doktorea da eta Valentziako Unibertsitateko irakaslea da1990etik. Bertan, Psikobiologiako departamentuan dihardu lanean. Gizakiek estres egoeratan ematen duten erantzun psikoendokrinotan espezialista da eta, hori oinarri hartuta, azken urteetan hizkuntza gutxituen erabilerari psikologiatik ekarpen interesgarriak egiten dihardu.

Hizkuntza asertibitatea lantzeko TELP (taller d'espai lingüístic personal) metodologia sortu du Gemma Sanginesekin batera, eta 2003tik hainbat eta hainbat saio egin dituzte euren sorterrian eta baita Euskal Herrian ere.