Peter MacIntyre

Peter D. MacIntyre Psikologiako irakaslea da Cape Breton Unibertsitatean , Kanadan. Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatean doktoretza tesia aurkeztu zuen 1992an eta 1994 arte doktoretza ondorengo ikerketa egin zuen Otawan. Hainbat sari jaso ditu: 1996an Kanadako Psikologia Elkarteak psikologo gazteen saria eman zion; 1999an Cape Breton Unibertsitatearen irakasle bikainaren saria jaso zuen, Willingness to communicate artikuluagatik; R. Clément, Z. Dörnyei, eta K. Noels lankideekin batera Modern Language Association elkartearen Mildenberger saria jaso zuen. International Association for Language and Social Psychologyren Gardner saria lortu zuen 2004an, hizkuntzen ikaskuntzaren inguruan egindako ekarpenagatik. MacIntyrek 50 artikulutik gora idatzi ditu bigarren hizkuntzen ikaskuntzaren prozesu psikologikoen inguruan, zehazki, komunikatzeko gogoa, antsietatea eta motibazioa gai hartuta.
