Iñaki Eizmendi

Iñaki Eizmendi

Gizarte hezitzailea da Iñaki Eizmendi. Ttakun euskara elkartean aritu da lanean 12 urtez, aisialdi arloko arduradun eta, azken urteetan, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak garatzen. 2006tik gaur egun arte, gainera, gurasoentzako *No sabemos euskera, cómo ayudar a nuestros hijos e hijas para que sean* bilingües hitzaldietan aritu da. Gaur egun, ebete izenarekin, euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta tresnak eskaintzeko helburuarekin, hitzaldi horiek ematen jarraitzen du eta beste zenbait ikastaro eta zerbitzu ere eskaintzen ditu.