Gurasoen hizkuntz transmisioa indartu nahian emozioen ekologiaren bidetik: Buruntzaldeko esperientzia

Buruntzaldeko udaletako euskara teknikariek, Soziolinguistika Klusterrak eta HABEk aurrera eramandako proiektu honen oinarrian emozioen garrantzia dago. Hizkuntza batean edo bestean hitz egitea, hizkuntza bat erabiltzea, hizkuntza bat ikastea... oso gauza afektiboak dira. Beraz, oso aintzat hartu dira emozioak lan hau sortzeko, argi dutelako horixe dela arrakastarako bidea.

Buruntzaldean etxe barruko eremu pribatuan ere eragiteko materiala sortu nahi zuten. Ildo horretan, gurasoentzako liburuxka bat egin da, aita-ama izatearen nolakoaz nahiz etxeko euskara erabilera handitzearen aukeraz gogoeta egiteko. Aholku-liburuxka ere argitaratu dute, eta hizkuntz jokabideei buruzko hausnarketa patxadan egitera gonbidatzen du.

Proiektu hori oinarritzat hartuta, emozioen ekologiak euskararen normalizazioan egin dezakeen ekarpena aztertuko da mintegian.

Hizlariak: Alex Mungia eta Xabier Elortza

Irakurgaia