Euskaltzaleentzako asertibitatea

Goizeko hitzaldiaren teoria oinarri hartuta, Ferran Suayk arratsaldeko mintegian euskaltzaleek sumisio linguistikoa gainditu eta portaera asertiboa izateko baliabideak eskainiko ditu. Baliabide horien bitartez, euskaltzaleek euskara erabiltzea bultzatu nahi da, solaskidea errespetatuz, mehatxu eta indarkeriarik gabe eta, batez ere, eroso sentituz.

TELP (taller d’espai lingüístic personal) lantegiaren esperientzian oinarrituta, euskararen munduan metodologia hori nola aplika daitekeen aztertuko da mintegian.